Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Pauliteiros de Miranda

Dokumentuaren akzioak

Pauliteiros de Miranda

2007/05/09 14:37

Europako hainbat bazterretan aurki genitzake makila-dantzak. Mirandatik datorkigu horren adibideetako bat.

Portugaleko dantzariek, pauliteiros-ek, Miranda zonaldeko makila-dantza eskainiko dute, antzinako dantzetako bat.

Janzteko orduan ere, makila eta ezpata-dantza gehienetan mantentzen diren irizpide nagusiak gordetzen dituzte dantzariok: gona eta alkondara zuriekin janzten dira. Gero, gerruntze eta txapel beltzak, eta apaindura gisa, zintzilik koloredun oihalak dauzkate, gerritik zein lepotik.

Orain urte gutxira arte zortzi gizonezkok osatutako taldeek dantzatzen zuten makila-dantza hori. Gaur egun neska taldeak ere aritzen dira.

Makila-txikien eta kriskitinen doinuak erabiltzen dituzte dantzariek musikarien erritmoarekin bat egiteko; musikariek dultzaina, kaxa, danbor baxua eta batzuetan flauta ere jotzen dituzte.

Erlijioari lotuta dagoen dantza da Pauliteiros de Miranda taldearen makila-dantza. Tradizioari eutsiz, dagokien egunean goizean goiz kalera irten eta limosna eskatzen dute dantzariek, beranduago elizara joan eta jasotako limosna santuari eskaintze aldera.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean
  • Maiatzaren 20an Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak