Oberena Dantza Taldea

2007/05/09

Cortesekoa Nafarroan egiten den paloteado ospetsuenetarikoa da.

XIX. mendearen amaieran sortu zela uste da. Gerra zibilean tradizio horrek geldialdi bat izan zuen, baina ez zen erabat galdu, eta 1950. hamarkadan jarraitu zuten dantzatzen. 1970. hamarkadan emakumeek hartu zuten bere gain dantza gordetzearen ardura, eta gaur egun nesken zein mutilen taldeek dantzatzen dute. San Migel zaindariaren egunean, hots, irailaren 29an, dantzariak herriko kaleetatik ibili, eta makilak jotzen dituzte musikaren erritmora. Honen guztiaren emaitza dantza ikusgarria da.

Arratsaldean Cortesen paloteadoaren antzezpena dago (Los Dichos y los Diálogos), eta zenbait pertsonaiak koplak kantatzen dituzte: rabadának (artzainak), mayoralak (artzainen nagusiak), aingeruak eta deabruak.

Oraingoan aurkeztuko dituzten makila-dantzak balsa eta jota dira, hain zuzen dantza mota horien erritmoan dantzatzen direlako.

Iruñeko Oberena Dantza Taldea 1941.urtean sortu zen, Oberena kirol-kultur taldearen barruan, talde horrek urtebete zuenean.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:

  • Maiatzaren 19an Iruñean