Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Duguna 2008ko Urretxuko Euskal jaian
 Duguna - Iruñeko dantzariak
      
      Duguna - Iruñeko dantzariak
    
  2008/10/07
Aspaldian geunden zorretan Urretxuko Lurra taldekoekin. Izan ere Euskal Jaian parte hartzeko hainbat gonbite egin izan dizkigute 2006. urtean  Ablitas-en elkarrekin dantzatu genuenetik , baina San Fermin txikiekin bat egiten zuenez egunak, ezinezkoa izan dugu, aurten arte.  Hartara, irailaren 21ean,...
          
          
        Ezpata-dantzak axerien ezteietan
2008/10/03
Antzokiek berez magia berezia badute, zer esan Antio moduko baseliza ederra antzoki bihurtuta? Ikuskizunik gabe ere gustura egon daiteke bat bertan eserita, harriei eta egurrei begira. 
Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko " Ezpata-dantzak eta Ezteiak " ikuskizuna zuzendu zuen Juan Ant...
          
          
        Felix Bergarari omenaldia Azitainen
2008/10/03
Felix Bergara apaizak 40 urte bete ditu apaiz egin zenetik Azitaingo bere lagun eta auzotarrek omenaldia egin zioten pasa den irailaren 28an. Andoni Altzibar txistulari, Iñaki Barua atabalarekin, eta Enrike Izagirre dantzari, ezpata-dantza dantzatu zuten mezan eta Agurra eskaini zioten irteeran 
  ...
          
          
        Haritz eta Kezka Aiastian, 2008ko San Migeletan
2008/10/01
Aspaldiko urteetan ohiko emanaldia du Haritz-ek Elgoibarko Aiastia auzoan, San Migel jaietan eskaini ohi duena. Iaz bezala, aurten ere beraiekin batera dantza egitera gonbidatu gaituzte elgoibartarrek. 
   
 Auzoko dantzariek, sanmigeldarrek hasi zuten emanaldia agurra dantzatuz. Ondoren Kezkako d...
          
          
        Zeraingo Elizan
2008/09/30
  Berezia gertatu zen joan den irailaren 19an Zerainen egin genuen emanaldia. Berezia dantzatzeko lekua, berezia zeraindarren harrera beroa.  
     
  Herriko eliza eskaini ziguten eskenatoki moduan, eta gustora aritu ginen bertan, soinu baldintzak edota espazioa bera moldatzeko lanak eman bazizkig...
          
          
        A wonderful team from the Basque Country
2008/09/26
 Stephen Corrsin, nazioarteko ezpata-dantzen inguruko ikertzaile eta adituak, maiatzean York-en ospatu zen  Sword Spectacular jaialdiaren kronika  idatzi du AMN aldizkarirako, eta Kezka dantza taldearen aipamen berezia egin du. "Euskal Herriko talde zoragarria" eta "beraien dantza ikusgarria zen" id...
          
          
        Ezpata-dantzak eta ezteiak Zumarragan
2008/09/26
Ezpatek eta axeriek bat egingo dute igandean Zumarragako Antioko baselizan. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko "Ezpata-dantzak eta Ezteiak" ikuskizuna eskainiko da Juan Antonio Urbeltzen 
   
zuzendaritzapean.  Zumarragako ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantza, biak ikusi ahal iz...
          
          
        Arratetik Igartzara ezpata-dantzan
2008/09/24
Arrate egunaren ondoko lehen igandea Kofradia eguna izaten da Arraten. Irailaren 14an egokita da aurten, eta igande horretan emanaldi bikoitza egokitu zaingu. Izan ere, orain urtebete Aurtzaka dantza taldearen eskutik Igartzako dantzarien eguna jarri zen abian Beasainen.  Kofradia eguna Arraten  Bat...
          
          
        Galdakaoko dantzariak Arraten 40 urte ondoren
2008/09/19
 Ohi bezala, irailaren 8an, ospatu ditugu Arrate eguna eta Arrateko Amaren dantzak. Aurten astelehena egokitu da, astelehen eguzkitsu eta ederra, eta dantzak giro bikainean eta gonbidatu berezikien zelairatu dira.  Goizean goiz iritsi ginen denok Arrate gainera, eta ohitura denez, zelaian, belardia ...
          
          
        2 kofradia eta 80 ezpatari Igartzan
2008/09/18
 
  Beasainen, 2008ko irailaren 14an.  
        
  Aurreko egunetako euri erasoen ondoren, Igartzako kofradiaren ezpaten mehatxuek zerua beldurtu dute aurtengoan eta espero zen bezala, ez du huts egin egun handiaren bigarren zitak.   
        
  
 
 
 
      
 
 De  Igartza2008     Dantzari eta ...
          
          
         
      
       
      
       
      
       
        
       
        
       
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
       
        
       
        
       
        
       
        
       
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
       
        
      
 
 
