Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Ipurbeltz

2014/09/12

Belea ikusi eta muturra okertu, dena da bat. Zozoa naiz, bai horixe, eta zurikeriatan saiatu arren, abilagoa naiz belzten orroa. Hizkuntzalariak deskribatze lanetara mugatu beharko luketela pentsatzen duenetakoa naiz, eta hizkuntzaren eguneratze, berritze eta sortze lanak hiztun eta sortzaileen mih...
Kukai dantza konpainiak arrakastaz burutu du Argentinako bira
2014/09/10

Kukai Dantza Konpainia Argentinan zehar burututako biratik itzuli berri da. Biraren zifrak esanguratsuak dira: 3 aste, 7 hiri, 10 emanaldi, 3700 kilometro...
Bira Buenos Aires hiriburuan hasi zuen abuztuaren 21ean. Bertan, Sarmiento Antzokian 'Komunikazioa Inkomunikazioa' ikuskizunaren hiru eman...
Aurten... fandangoa baietz ikasi!
2014/09/10

2014-2015 ikasturtearen atarian, erronka berri bat proposatuz gatoz Udaberri dantza taldeko kideok. Hirugarren urtez helduei begirako plaza-dantzen ikastaroak prestatzen ari gara eta, beraz, alpargatak hartu eta oinetako giharrei herdoila kentzeko gonbita egin nahi diegu horretarako gogoz diren guz...
Tamainaz ikusgarriena
2014/09/06

Irailaren 13an Igartzako dantzarien Kofradiak urteroko agerraldia egingo du. Orain arteko ikusgarrienetakoa izango dela esan dezakegu dagoeneko: kofrade kopuruz jendetsuena izango delako, eta gonbidatuak bereziki handiak direlako, dantzari erraldoiak baitira denak.
Ezpata-dantzarien segizioa ...
Arrateko dantzak: hamargarrena
2014/09/04

Konturatu orduko hemen da hamargarrena. 2005ean abiatu genituen Arrateko Amaren dantzak, eta itxaropena genuen hamar urteren buruan errotuta izango zirela bere festan. Gaur egun Arrateko eguneko argazki ohikoetakoa da ezpata-dantzariena, komunikabideetan behintzat. Hamar urteotan irailaren 8ko goiz...
Gordejuela
2014/08/25
Gure belaunaldiko dantzariei eta gazteagoei dantza maisuaren irudia oso lausotua agertu izan zaigu, iraganeko gauza bat balitz bezala. Dantzari taldeen agerpenarekin joan ziren hauek desagertzen eta erreferentziarik gabe gelditu ginen. Goizalditik gatozenontzat, Candido Pujanarekin bukatu zen hauen...
Confolens-eko Jaialdira goaz Argia dantzari taldearekin
2014/08/08

Frantziako Confolens herrian Europako nazioarteko jaialdi entzuentsuenetako bat ospatzen da. Euskal Herriko dantza eta musikei gaualdi bat, inaugurazio ekitaldia , eskainiko dio Confolens-eko jaialdiak aurten, eta Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean 80 musikari, dantzari eta laguntzailek e...
Santanazeleen esku-dantza Ordizian
2014/08/05

Ordiziako santanazaleek udaletxean bertan egindako entsegu txiki batekin hasi zuten pasa den uztailaren 27ko eguna. Emakumeak mantoien azken xehetasunak prestatzen aritu ziren. Meza aurretik Ordiziako liburu zaharra irakurri zuten, eta bertan sinatu zuten alkateak, iazko aurreskulariak eta kongreg...
Dantza festaren erdian: San Esteban egunez Beran
2014/08/05

Plaza mukuru beteta dagoela iritsi dira dantzariak, txistulariak, udal ordezkariak, banderaria, laguntzailea eta segizio osoa Herriko Etxera. San Esteban eguna da Beran, jai egun handia, eta goiz parteko emanaldi nagusia eskaintzera doaz dantzariak. Bandera-dantzaren ondoren egingo dituzte bordon-...
Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da
2014/08/01

Poliki-poliki ari dira txertatzen emakumeak euskal dantza tradizionaletan, baita tradizio zahar eta erritualetan ere. Iaz besteak beste Deban, Villabuenan eta Tolosan izan zen, aurten Villabonan izan dira, asteburuan Beran gertatuko da. Baztanen badira zenbait urte mutil-dantzetan emakumearen parte...