Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Esku-dantzaren liburuxka eta egutegia

Dokumentuaren akzioak

Esku-dantzaren liburuxka eta egutegia

Orain 6 urte abiatu genuen Beasaingo San Joan bezperan suaren inguruan neskatxen esku-dantza bat dantzatzeko ohitura. Ekimen hau arrakastatsua suertatu zen hasieratik, eta 2012ko Dantzagunearen Sortutakoak Tradizionala ekimenerako aukeratua izan zen.

Aitzaki honekin, bideo grabaketa batez eta liburuxka txiki batez osatutako DVD bat prestatu dugu, urtero dantzatuko duten neskatilen eskura jartzeko, besteak beste.

Orain arte bildu ditugun argazkiei esker, 2014ko egutegi bat egiteko ere aprobetxatu dugu.

 

Bideoa Eñaut Tolosa lagunak egin digu (Gogoan bideoak) eta lotura honetan ikus daiteke:

http://youtu.be/nX666Cq36fg

 

Egutegia Tandem Komunikazioak-eko lagunek diseinatu digute eta hemen ikus dezakezue:

Egutegia Hemen ikusi

Banaketa geu ari gara zuzenean egiten, baina inor interesaturik balego, Beasaingo Jon Aranburu aldizkari dendan aurkitu daiteke, Nafarroa Etorbidean 15, edo guri zuzenean eskatu: aurtzaka@aurtzaka.com.

 

DVDlibuxka  5 euro.

Egutegia 10 euro.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com