Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Uztaritze 1927 Kaskarotak

1927an Jean Baptiste Hiribarrenek grabatutako irudiak dira hauek. 6 Kaskarotez eta banderariaz osatutako taldea agertzen zaigu bertan. Ohiko jantziz beztituak agertzen dira Kaskarotak, zuriz. Banderariak galtza motzak eta jaka daramatza soinean eta Frantziako bandera darabil sorbaldan. 

Maska-dantza eta fandangoa dantzatzen dute, baita kalejira moduko bat eta makila-dantza ere. Guztiz ongi ezberdindu ezin badaiteke ere, dantzariak laguntzen dituzten musikariak ere ikus ditzakegu irudietan. Jean Michel Guilcherren esanetan, klarinete bikote bat eta atabala izaten ziren Kaskaroten garaiko musika akonpainamendua, eta irudietako banda, horixe izan daitekeela begitandu zaigu.

Uztaritzeko Heraitze auzoko Ganixen irudiak ere hartu zituen Jean Baptiste Hiribarrenek eta sarrera honetan irudi horiei buruzko hainbat kontu daude bilduak.

Irudiak: Jean Baptiste Hiribarren. Errobiko Kaskarotek emanak. Uztaritze: Kaskarotak, 1927.

Dokumentuaren akzioak