Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Berriz: San Pedro 2021 erregelak

Aurreskuaren eta atzeskuaren erakustaldiekin amaitu dute San Pedro eguneko dantza saioa Berrizko dantzariek. Dantzari-dantzaren ondoren atera dira sokan, Andoni Urtiaga aurresku eta Amaia Uzuriaga atzesku lanetan. Osasun neurriak tarteko eskolako patioan dantzatu dira. Banango zaharra ikusle gonbidatuei eskaini beharrean, sokako dantzari guztiek publikoari egin diete. Irudiak: Amaiur Aristi. Erregelak, San Pedro, Berriz, 2021-06-29.

Dokumentuaren akzioak