irudi-zaharrak etiketa duten bideoak
Verdiere 01 Amikuze 1965 dantza-jauziak
1965 urtean Amikuze (Nafarroa Beherea) eskualdean Michel Verdierek grabaturiko soinurik gabeko dantza-irudiak dira honakoak, leku eta une desberdinetan jasotako sorta bateko lehenengoak. Errealitatean baino abiadura geldoagoan ikusten ditugu irudiok eta ilun xamar badaude ere duela 50 urteko jauzien dantzakera ikusi eta bereizteko balio handiko irudiak dira. Lehen zati honetan, gizon zein emakume, kalez jantzitako dantzari edadetu taldetxo bat jauziak dantzatzen ageri da pilotaleku batean. ...