Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Utahko dantzariak Euskal Herrian

Dokumentuaren akzioak

Utahko dantzariak Euskal Herrian

2017/05/10 11:05

Utahko Unibertsitateko (AEB) dantza-ikasleak Euskal Herrian dabiltza euskal dantzak ikasten. Beraien ikasketak osatzeko asmoz, astebeteko egonaldian, Dantzertin, Gipuzkoako Dantzagunean eta Eibarren jasoko dituzte dantza-klaseak. Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak, eta fandango eta arin-arina landuko dituzte gehienbat. Dantzan.com-en koordinaziopean eta Dantzan Ikasi programaren babesarekin, Kezkako, Dantzertiko, Argia-Ikerfolkeko, Aiko taldeko eta Bilbao Musikako irakasleen eskolak ari dira jasotzen. Goi-mailan arituko diren dantzariak dira eta beraien formakuntzan euskal dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutza jasotzeko interesa agertu dute. EITB, 2017-05-08.

 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.