Utahko dantzariak Euskal Herrian
Utahko Unibertsitateko (AEB) dantza-ikasleak Euskal Herrian dabiltza euskal dantzak ikasten. Beraien ikasketak osatzeko asmoz, astebeteko egonaldian, Dantzertin, Gipuzkoako Dantzagunean eta Eibarren jasoko dituzte dantza-klaseak. Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak, eta fandango eta arin-arina landuko dituzte gehienbat. Dantzan.com-en koordinaziopean eta Dantzan Ikasi programaren babesarekin, Kezkako, Dantzertiko, Argia-Ikerfolkeko, Aiko taldeko eta Bilbao Musikako irakasleen eskolak ari dira jasotzen. Goi-mailan arituko diren dantzariak dira eta beraien formakuntzan euskal dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutza jasotzeko interesa agertu dute. EITB, 2017-05-08.
https://dantzan.eus/bideoak/utahko-dantzariak-euskal-herrian
https://dantzan.eus/bideoak/utahko-dantzariak-euskal-herrian/@@images/image-1200-52f026b82ef18632ff04a320d16c33fa.jpeg
Utahko dantzariak Euskal Herrian
Utahko Unibertsitateko (AEB) dantza-ikasleak Euskal Herrian dabiltza euskal dantzak ikasten. Beraien ikasketak osatzeko asmoz, astebeteko egonaldian, Dantzertin, Gipuzkoako Dantzagunean eta Eibarren jasoko dituzte dantza-klaseak. Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak, eta fandango eta arin-arina landuko dituzte gehienbat. Dantzan.com-en koordinaziopean eta Dantzan Ikasi programaren babesarekin, Kezkako, Dantzertiko, Argia-Ikerfolkeko, Aiko taldeko eta Bilbao Musikako irakasleen eskolak ari dira jasotzen. Goi-mailan arituko diren dantzariak dira eta beraien formakuntzan euskal dantza tradizionaleko oinarrizko ezagutza jasotzeko interesa agertu dute. EITB, 2017-05-08.
Itsatsi bideo hau zure webgunean