Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Txirrita: Patxi Perez

Dokumentuaren akzioak

Txirrita: Patxi Perez

2018/09/19 10:29

Patxi Perezekin elkartu da France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita saioan Allande Boutin. Aurkezlea Patxi eta konpaniarekin Basusarrin elkartu da eta mutxikoen, zein Perezen dantza ibilbidearen inguruan aritu dira. Allande Boutin-ek mutxikoak dantzatzeko saiakera egitearekin batera, dantza jauzien jatorriaren inguruko azalpenak eskatzen dizkio Perezi. 1990eko hamarkadako zenbait irudi ere ageri dira bideoan, besteak, beste Arrangoitzeko Mutxiko Egunekoak. Perezek azaltzen du Baionako Polo auzoan jaio eta hazi zela, han ikasi zuen dantzan Koldo eta Maite Zabalarekin eta txistua Iñaki Urtizberak erakutsi zion. Saioa ere Polon amaitzen dute, hango haurrei dantzak erakusten aritzen baita Patxi Perez. Irudiak: France 3 Aquitania, 2018-09-16.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.