Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoa
Eusko Ikusgayak 03 Zumarraga: Ezpata-dantza 1923-30
Zumarragan XX. mendearen lehen erdian egindako ezpata-dantzaren irudiak dira honakoak. Hiru dantzari bakarlariak, eskuan ezpata txikiak dituztela, eta ezpata luzeen buru egiten duen kapitaina dantzan agertzen dira lehen zatian. Ondoren dantzariak sokan ikus daitezke segundu gutxi batzuez, aurreskuak zortzikoa dirudiena egiten duen bitartean.
Zumarragan uztailaren 2an, Santa Isabel egunez, Antioko baselizan egiten dute ezpata-dantza eta abuztuaren 15ean, Ama Birjina egunean, aldiz, herriko elizan. Honako irudiak kalean hartutakoak dira, eta izan liteke abuztuko emanaldiak izatea, baina izan liteke baita ere uztailaren 2koak izatea, Antioruntz abiatu aurrekoak edo handik bueltan hartutakoak.
Dantzaerari dagokionean aipagarria da sentzilloa, sentzillo zaharren tankera garbikoa, lehen mugimenduan hankak gerrialdera altxatuz. Gaur egun urrats bera ahalik eta goren igota egiten dute Zumarragan.
Eusko Ikusgayak
Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:
- Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 03 Zumarraga: Ezpata-dantza 1923-30
- Eusko Ikusgayak 04 Donostia: Gipuzkoar aurreskulariak 1923
- Eusko Ikusgayak 05 Donostia: Gizon-dantza 1923-1928
- Eusko Ikusgayak 06 Zumarraga: Aurreskua 1923-28
- Eusko Ikusgayak 07 Lekaroz: Zazpi jauzi 1923
- Eusko IKusgayak 08 Lekaroz: esku-dantza 1923
- Eusko Ikusgayak 09 Lekaroz: Katadera-dantza 1923
- Eusko Ikusgayak 10 Lekaroz 1923 soka-dantza
- Eusko Ikusgayak 11 Doneztebe: Trapatan 1923-1930
- Eusko Ikusgayak 12 Maskaradetako dantzak 1923
- Eusko Ikusgayak 13 Donostia: Trikitixa dantzariak 1923
- Eusko Ikusgayak 14: Otsagabia 1924
- Eusko Ikusgayak 15: Arizkun 1923
Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Donostia, ezpata-dantza, 1923-1928. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma (Eusko Ikaskuntza). Zumarraga: Ezpata-dantza, 1923-30.
Dokumentuaren akzioak