Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zumatzeko-maskaradak etiketa duten bideoak

Ozaze: Zümatzeko maskaradak 2026 marexalen ofizioa

2026ko maskaradetako marexalak eta zamaltzaina ageri zaizkigu irudi hauetan, arratsaldeko ofizioen agerraldian egiten den marexalen ofizioan. Zamaltzaina plazara laguntzen dute marexalek, denak elkarrekin dantzan ateratzen dira. Lehen ferra jarrita erdi herrenka dabil zaldikoa. Segidan marexalek bigarren oina ferratzen diote eta orduan zamaltzaina jauzi eder eta ikusgarriak eginez irteten da plazatik. Zamaltzainaren paperean Juantto Ager ari da. 2026ko maskaradetako lehen saioan jasotako irudiak dira. Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako gazteek antolatu dituzte maskaradak eta lehen eguneko arratsaldeko saioa Ozazen izan da.

Euskal Herriko bi inauteri ezagunenetakoetan, Zuberoako maskaradetan eta Lantzeko inauterian agertzen da zaldikoa eta bietan antzeko antzerki-errituala jokatzen du, bietan, ferrak jartzen baitizkiote zaldikoari, Lantzen arotzek eta Zuberoan marexalek. Ferratze hori basatia zibilizatzeko erritu moduan interpretatu izan dute antropologoek. Nafarroa Behereko inauterietan ere agertu izan da zaldikoa, bai eta Iruñeko erraldoi, buruhandi eta kiliken konpartsan ere, eta berriki Beasaingo igartzako ezpata-dantzan.

Irudiak: Amaiur Aristi. Zümatzeko maskaradak, marexalen ofizioa, Ozaze, 2026-01-18.

Dokumentuaren akzioak