Dokumentuaren akzioak
ziripot etiketa duten bideoak
Lantz: Inauteriak 2024 Astearte goiza
Zortzikoa dantzatu dute askariaren ondoren Lantzeko herritarrek ostatuan, eta segidan ganbarara igo dira mozorroa janztera. Hantxe zegoen Miel Otxin zutik, geldi-geldik, zelatan; eta Ziripot janzten hasi dira, zakuzko gizona behar lehorrez betetzen. Kalean zehar lurrera botako dute behin eta berriz, ondo prestatzea komeni da, ganbaran ere egin du lurrera botatzeko froga. Txatxoak kolorez jantzi dira eta aurpegiak estalita kalera irteteko prestatu. Arotzak atera dira lehendabizi, eta jarraian, Ziripot, zaldikoa eta txatxoak. Herriari itzulia eman diote mozorro guztiek; Karaikoetxean itxaron ditugu zaldikoa bertan ferratzen baitute. Eta goizeko festa plazan bukatu dute berriz ere zortzikoa dantzatuta. Irudiak: Amaiur Aristi. Inauteriak, Lantz, 2024-02-13.
Dokumentuaren akzioak