Dokumentuaren akzioak
Raices 08 - El Carnaval de Lanz TVE
Lantzeko inauteriaren inguruko atala Raices programan. Julio Caro Baroja elkarrizketatzen du Manuel Garrido Palacios-ek eta Lantzeko inauteriaren berreskuraketa, pertsonaiak, sinbologia eta beste hainbat kontu dituzte mintzagai. "El criterio mas especifico de la mascara es que el que se disfraza no pueda ser reconocido" dio Caro Barojak, beti bezain zorrotz. Lantzen hartutako irudiz jantzita dago saioa, Maurizio Elizalde txistulariak eta Felix Iriarte atabalariak beren doinuekin herriari kalejira egiten diote, ondoren ziripot, zaldikoa eta txatxoak janzten ikusiko ditugu, inauteria kalean agertuko da, zortzikoa dantzatu eta Mielotxin sutan kiskaltzen ari dela bukatzen da saioa. Lantzeko inauteria, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.
Etiketak
- 1970ko-hamarkada
- raices
- zortzikoa
- inauteriak
- xxmendea
- lantzeko-zortzikoa
- tradizionala
- julio-caro-baroja
- manuel-garrido-palacios
- tve
- mielotxin
- lantz
- nafarroa
- ziripot
- zaldiko
Dokumentuaren akzioak