ziripot etiketa duten bideoak

Lantz: Inauteriak 2024 Astearte goiza

Zortzikoa dantzatu dute askariaren ondoren Lantzeko herritarrek ostatuan, eta segidan ganbarara igo dira mozorroa janztera. Hantxe zegoen Miel Otxin zutik, geldi-geldik, zelatan; eta Ziripot janzten hasi dira, zakuzko gizona behar lehorrez betetzen. Kalean zehar lurrera botako dute behin eta berriz, ondo prestatzea komeni da, ganbaran ere egin du lurrera botatzeko froga. Txatxoak kolorez jantzi dira eta aurpegiak estalita kalera irteteko prestatu. Arotzak atera dira lehendabizi, eta jarraian, ...