Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zalgize-iruriko-maskaradak etiketa duten bideoak

Zalgize: Zalgize-Iruriko maskaradak 2014: Brale kontrapasa eta brale jauztea

Godaleta eta gabotak dute oihartzuna, baina maskaradetako dantzarientzat braletik jauztea da beraien dohainak erakusteko unerik gorena, eta aldi berean, dantzatzeko zailena eta gogorrena. Braletik jauzten hiru esaldiko bi itzuli oso dantzatzen dituzte, beraz, aitzineko puntuekin osatutako sei aldaira segidan dantzatzera irits daitezke, eta horixe du bere urratsik ederrenak erakusteko unea.

Zuberoako maskaradetan dantzatzen den soka-dantza da bralea. Osorik emanez gero hiru zati izaten ditu: kontrapasa, brale jauztea eta karakoiltzia. Lehen biak ikus daitezke Zalgize-Iruriko gazteek eskainitako maskaraden bideo honetan. Brale kontrapasa dantza-jautzia da, baina aire geldo eta dotorean dantzatua. Honako urratsekin osatzen da: 

  • Sinple (4etan)
  • Pika, sinple, pika, doble
  • Aitzina pika (4etan)
  • Sinple (4etan)
  • Ezker, eskuin, ezker hiru, itzul eta hiru (2etan)
  • Aitzina pika (2etan)
  • Sinple (4etan)
  • Pika, sinple, pika, doble

Kontrapasa bukatuta, braletik jauzten hasiko dira aitzindariak banan-banan eta hor egingo dituzten erakustaldi nabarmenenak. 

Zalgize: Zalgize-Iruriko maskaradak 2014: Brale kontrapasa eta brale jauztea. Irudiak: Eire Vila. Zalgize, 2014-02-02.

Dokumentuaren akzioak