Zalgize: Zalgize-Iruriko maskaradak 2014: Aitzina pika
Maskaradetan ohikoa den dantza-jauzia da Aitzina pika. Bai, barrikaden goizeko ekitaldiaren bukaeran, bai arratsaldeko ofizioen amaieran, ikusleak maskaradariekin batera dantzatzera gonbidatzen dira eta Aitzina pika izaten da ia-beti dantzatzen den jauzietako bat. Urraska dantzatzen dutenek normalki urrats hauek egin ohi dituzte: Aitzina pika (lauetan) Sinple (lauetan) Zeina, berriz zeina, ezker, eskuin, ezker hiru, eskuin (bietan) Birritan dantzatzen da osorik, eta aintzindariak, normalki, erdiko borobilean kontrako norabidean eta bigarren bueltan aitzineko puntuekin dantzatzen dute. Zalgize-Iruriko aitzindariek dantzatutako urratsak ohikoak dira aitzina pikan: Pas française eta antrexatak (lauetan) Tombe luzia (lauetan) Zeina, berriz zeina, antrexat errextak (bietan) Aintzina pika, Zalgize-Iruriko gazteek eskainitako maskaradetan. Irudiak: Eire Vila. Zalgize, 2014-02-02.
https://dantzan.eus/bideoak/zalgize-zalgize-iruriko-maskaradak-2014-aitzina-pika
https://dantzan.eus/bideoak/zalgize-zalgize-iruriko-maskaradak-2014-aitzina-pika/@@images/image-1200-7a29f98fb6a311fe091c6716106b5bbd.jpeg
Zalgize: Zalgize-Iruriko maskaradak 2014: Aitzina pika
Maskaradetan ohikoa den dantza-jauzia da Aitzina pika. Bai, barrikaden goizeko ekitaldiaren bukaeran, bai arratsaldeko ofizioen amaieran, ikusleak maskaradariekin batera dantzatzera gonbidatzen dira eta Aitzina pika izaten da ia-beti dantzatzen den jauzietako bat. Urraska dantzatzen dutenek normalki urrats hauek egin ohi dituzte:
- Aitzina pika (lauetan)
- Sinple (lauetan)
- Zeina, berriz zeina, ezker, eskuin, ezker hiru, eskuin (bietan)
Birritan dantzatzen da osorik, eta aintzindariak, normalki, erdiko borobilean kontrako norabidean eta bigarren bueltan aitzineko puntuekin dantzatzen dute. Zalgize-Iruriko aitzindariek dantzatutako urratsak ohikoak dira aitzina pikan:
- Pas française eta antrexatak (lauetan)
- Tombe luzia (lauetan)
- Zeina, berriz zeina, antrexat errextak (bietan)
Aintzina pika, Zalgize-Iruriko gazteek eskainitako maskaradetan. Irudiak: Eire Vila. Zalgize, 2014-02-02.
Itsatsi bideo hau zure webgunean