Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zahagi-dantzak etiketa duten bideoak

Goizueta: inauteriak 2014

Igandean hasi ziren inauteriak Goizuetan. Astelehenean puska biltzea egiten dute, goizetik iluntzera baserriz baserri bisita eginez, eta bertan fandangoa dantzatuz. Asteartean aldiz, mozorroak herriko kaleetan barrena puska-biltzean ateratzen direla kontatu digu Fernando Goia mozorroak, urte askotan zahagidun edo zomorro izandakoa. Bazkaldu ostean aldiz, herriko kaleetatik abiatuko dira zahagi-dantza dantzatuz. Asteartean grabatutako irudiak dira hauek, eta besteak beste, Xumar Bakero eta Ekaitz Narbarte zahagiak janzteko unean ageri dira. Ekaitz Narbarte berak, zahagi lanetan ari zela jarritako Go-pro kamerak hartutako irudiak ikus daitezke, alegia, zahagi-dantza  eta itzulipurdia zahagiaren ikuspuntutik. Irudiak: Alaitz Eskudero, Ekaitz Narbarte eta Eire Vila. Goizueta, inauteriak, 2014-03-04.

Dokumentuaren akzioak