Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

urteurrena etiketa duten bideoak

Oñati 2020 Oñatz 50 urte soka-dantza

Oñatz dantza taldearen 50. urteko soka irudikatzen duen aurreskua dantzatu dute Oñatin. Aurten berrogeita hamar urte beteko ditu Oñatz dantza taldeak eta ekintzaz betetako urtea prestatu dute. Lehenengo ekitaldia urtarrilaren 18an izan da. Belaunaldi edo hamarkada bakoitzeko dantzari ordezkariek osatu dute soka, 50 dantzari guztira, dantza taldearen ibilbidearen urte bakoitzeko bat. Udaletxeko areto nagusian aurkezpena egin ondoren, udaletxetik bertatik abiatu da soka Aita Madina txistulari taldearen doinuan. Maite Irizar aurresku eta Eneko Uriarte atzesku lanetan aritu dira, eta plazara itzulia eman ondoren desafioa dantzatu dute herriaren aurrean. Ondoren zubi bat egin dute taldearen soka hori lotuz eta segidan abarketak dantzatu dituzte hamarkadaka antolatutako taldeetan. Aurreskuaren eta atzeskuaren arteko bigarren desafioa, eta korapiloa ongi lotuta uzteko bigarren zubiaren ondoren, fandango, arin-arin eta biribilketarekin borobildu dute Oñatz taldearen ospakizun urtea izango den 2020ko lehen ekitaldia. Irudiak: Emilio Xabier Dueñas eta Juan Bautista Aranzabal. Oñatz 50 urte, soka-dantza, Oñati, 2020-01-18.

Dokumentuaren akzioak