Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

txapel-gorri etiketa duten bideoak

Raices 13 - Ordizia: Santaneroen esku-dantza

Raices programa hau Mikel Sarriegik eskuratu digu. Ordiziako santaneroen esku-dantza ageri da bertan. Manuel Garrido Palacios-ek bi gizon elkarrizketatzen ditu Ordizian. Mikel Sarriegik jakinarazi digunez Faustino Etxebarrieta eta Luis Aizpurua dira. 60-70eko hamarkadetan Chapel Gorri elkartea arduratu zen santaneroen esku-dantza antolatzeaz, eta Josetxo Sarasolarekin batera, Faustino Etxebarrieta eta Luis Aizpurua ziren dantza-maisuak. Elkarrizketa ondoren, Oianguko belardian ageri dira esku-dantza dantzatzen TVEko Raices programarako, Jose Luis Sanz aurresku eta Faustino Etxebarrieta atzesku direla. Soka-dantza aurkez-aurke, desafioa edo oilar-burruka-rekin hasten dute, ondoren, neskari agurra dantzatu, zubia egin, zortzikoa eta fandangoa dantzatzen dute. Irudi oso baliotsuak dira, Gipuzkoako dantzen urratsak behatzeko. Adibidez, lauarina eta lasterkak goitik dantzatzen dituzte, Loinazko ezpata-dantzan eutsi zaion moduan, edo sentzilloaren lehen mugimenduak ere goranzko ostikoak dira, garai batean ohikoa zen moduan. "Aurresku de los nuevos matrimonios Villafranca de Ordizia", Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Dokumentuaren akzioak