Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

topaketak etiketa duten bideoak

Dantzan Ikasi Topaketak 2022

Euskal dantzaren ordezkaritza zabala bildu da asteburuan Eibarren sektorearen kezkak, eskarmentuak, erronkak eta premiak aztertu eta konpartitzeko. Bigarren urtez egin dira topaketak eta Euskal Herri osotik bildutako dantzari, dantza-irakasle, sustatzaile eta dantzazalek hainbat gai jarri dituzte mahai-gainean: dantzaren irakaskuntzarako metodologiak, euskal dantzan titulazioaren premia eta hori lortzeko urratsak, dantza-irakasle eta dantzarien kontratatazio eta ordainketa arazoak, biribilketa irakatsi behar den ala ez, euskal dantzaren irakaskuntzaren egoera Lapurdin eta Nafarroa Beherean, eta oro har euskal dantzaren egoera Euskal Dantzaren Adierazpenaren 10. urteurrenean eta Covid ondoko eszenatokian. Denok elkarrekin soka-dantzan dantzatuz borobildu dira topaketak. Irudiak: Fernando Sa Casado, Amaiur Aristi. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21.

Dokumentuaren akzioak