Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

tokian-tokikoa etiketa duten bideoak

Itsasontzi baten: Deba

Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik aurkeztutako ETB1-eko Itsasontzi baten programan Debako San Roke ezpata-dantza erakutsi dute. San Roke eguneko irudiak ageri dira, ezpata-dantzarenak eta ermitara egiten duten prozesioarenak, baita Gure Kaiko dantzarien azalpenak ere. XVI. mendean izurritea zela eta hiribildua itxi zuten kanpotik inor ez sartzeko. Debarako sarrera debekatuta Artzabal auzora joaten hasi zen jendea. Orduan, Artzabalko biztanleen artean beldurra zabaldu zen, gaixotasuna beraien artean zabaltzeko arriskua ikusi baitzuten. Artzabaltarrek San Rokeren irudia urtero prozesioan ateratzeko promesa egin zuten izurritetik babesteko. Itsasontzi baten, ETB1, San Roke ezpata-dantza, Deba, 2017-08-16.

Dokumentuaren akzioak