Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

tokian-tokikoa etiketa duten bideoak

Uharte Arakil: San Joan 2013 Zortzikoa

Uharte Arakilen San Joan egunez dantzatzen da zortzikoa. 1989an berreskuratu zuten, Jose Mari Beteluren eta Mikaela Aldazen ahaleginari tarteko. Entzuna zuten sanjoanetan zortzikoa dantzatzen zela, baina dantza hau XX. mende hasieran galdu zen. Arrastoari jarraika, Pakita, Kandida Bikondo eta Petra Forteisekin topatu ziren. Zortzikoaren urratsak eta musika gogoan zituzten; beraiei esker herritarrek dantza ikasi eta luzaroan galduta zegoen dantza plazara atera zuten. Honako irudi hauek 2013an jasotakoak dira. Irudiak: Eire Vila. Uharte Arakil, San Joan, zortzikoa, 2013-06-24.

Dokumentuaren akzioak