Eltziego: Santa Isabel 2017 Valduengo

2017/07/03

Larunbat honetan estreinatu duten Eltziegoko Valduengo paloteadoa duzue irudietan. Santa Isabeletako larunbatean, herriaren independentzia eguna ospatzen dute. Bandera dantzatzen dute pikotan eta ondoren dantza emanaldia izaten da. Orain arte Eltziegoko dantzekin batera Villabuenako paloteadoak eskaintzen zituzten herriko dantzariek eta gaiteroek. Aurten, lehenengo aldiz, Eltziegon sortutako makila-dantza dantzatu dute. Amagoia Egiluz eta Jon Fernandezek sortu dute koreografia eta musika Eltziegoko gaiteroek. Irudiak: Jon Fernandez, Eltziego, Valduengo paloteadoa, 2017-07-01.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu