Dokumentuaren akzioak
talai-dantza etiketa duten bideoak
Amezketa: Talai-dantzak 50 urte
100 dantzaritik gora elkartu dira Amezketan talai-dantzaren berreskurapenaren 50. urteurrenean. Aurtengoan azken 50 urteetan parte hartu duten talai-dantzari guztiei egin zaie gonbita eta inauteri igandean plaza hartu dute. Eguerdian herri sarreran batu eta gero plazan dantzatu dira. Guztira 150 bat lagun elkartu dira, 100 dantzaritik gora, poltseroa, soinujole eta dantzan ezin egin baina urteurrenaren parte izan nahi zuten beste zenbait talai-dantzari ohi. Irudiak: Paul Zabala, Aintzane Aiastui. Talai-dantzak 50 urte, Amezketa, 2025-03-02.
Dokumentuaren akzioak