Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

soka-erakusketa etiketa duten bideoak

Beasain: Soka erakusketa

"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Beasaingo Igartza jauregian da urriaren 23ra arte. Oier Araolaza bertan izan da eta ikusleak zer topatuko duen erakutsi du. Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako erakusketaren ardatza euskal dantza da eta honako lau zati nagusitan banatuta dago: Dantzaren bizipen intimoak, Euskal dantzaren historia, Euskal dantzaren kokapena gizartean eta Sorkuntzarako bideak. Euskal dantza herritarrengana gerturatzea helburu duen erakusketa honetan 400 bat ilustrazio jaso dira. Zenbait irudi erakusketa honen bidez erakutsi zaizkio publikoari lehenengo aldiz, altxor ugari topatuko ditu egun hauetan Igartzara hurbiltzen denak. Argazki, bideo eta audioak ukipen-pantailen, formatu handiko 7 HD telebisten, koadro numerikoen, ordenagailuen eta irakurgailuen bitartez erakusten dira. Informazioa euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez jaso daiteke. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00tara irekiko dira Igartzako ateak. Asteburu eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai erakusketa. Irudiak: Oier Araolaza. Soka erakusketa, Beasain, 2019-09-29.

Dokumentuaren akzioak