Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

sinple etiketa duten bideoak

Zalgize: Zalgize-Iruriko maskaradak 2014: Aitzina pika

Maskaradetan ohikoa den dantza-jauzia da Aitzina pika. Bai, barrikaden goizeko ekitaldiaren bukaeran, bai arratsaldeko ofizioen amaieran, ikusleak maskaradariekin batera dantzatzera gonbidatzen dira eta Aitzina pika izaten da ia-beti dantzatzen den jauzietako bat. Urraska dantzatzen dutenek normalki urrats hauek egin ohi dituzte:

  • Aitzina pika (lauetan)
  • Sinple (lauetan)
  • Zeina, berriz zeina, ezker, eskuin, ezker hiru, eskuin (bietan)

Birritan dantzatzen da osorik, eta aintzindariak, normalki, erdiko borobilean kontrako norabidean eta bigarren bueltan aitzineko puntuekin dantzatzen dute. Zalgize-Iruriko aitzindariek dantzatutako urratsak ohikoak dira aitzina pikan: 

  • Pas française eta antrexatak (lauetan)
  • Tombe luzia (lauetan)
  • Zeina, berriz zeina, antrexat errextak (bietan)

Aintzina pika, Zalgize-Iruriko gazteek eskainitako maskaradetan. Irudiak: Eire Vila. Zalgize, 2014-02-02.

Dokumentuaren akzioak