Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-sebastian etiketa duten bideoak

Piornal: Jarramplas 2019

Extremadurako Piornal  herrian "Jarramplas" zigortzen dute. Urtero bi herritar aukeratzen dituzte Jarramplas gorpuzteko. Bata San Sebastian egunaren bezperan irteten da eta bestean San Sebastian egunean. Danborra joaz herrian barrena ibiltzen da Jarramplas, bere gorputzak ahal duen arte. Izan ere herritarrek arbiak botatzen dizkiote. Gero eta gehiago iraun, orduan era ohore handiagoa izango da. Guraso batzuek haurrak ume direla apuntatzen dituzte Jarramplas izateko itxaron-zerrendan. Jarramplasek ganaduak lapurtzen omen zituen, horrela, herritarrek eskarmentua eman zioten barazkiak botata zigortuz. Irudiak: Gorka Mostajo. Jarramplas, Piornal, 2019-01-19.

Dokumentuaren akzioak