Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

rtve etiketa duten bideoak

Bastida: Artzainen dantza 1974

Artzainak dantzatzen dira Bastidan Gabon gauean eta Eguberri egunean. 1974an, RTVEko Raices programako gidari Manuel Garridok orduko protagonistak elkarrizketatu zituen. Abestuz eta dantzatuz Jesusen jaiotzaren berri ematen dute artzainek. Katximorroa gidari dutela aritzen dira, bere kaskaineten erritmora makilekin lurra joz eta gabon kantak kantatuz. Ardi larruzko janzkiak daramatzaten soinean. Aitona eta artzain-neska ere, besoetan Jesus haurtxoa duela, beraiekin irteten dira kalera. Udaletxe aurrean kantatzen eta dantzatzen dute aurrena, plazatik elizarako bidea egin, eta, azkenik, eliza barruan egiten dute artzainen dantza. Jarduera bitxi batekin borobiltzen da ekitaldia. Artzainek lastoarekin sua pizten dute plazaren erdian eta bertan berakatz-zopa egiten dute haur jario berriari eta artzain-neskari eskaintzeko. Egun, 19:00etan ateratzen dira artzainak dantzara, baina garai batean Gabon gauaren gauerdian dantzatzen ziren, oilar-mezarekin batera. Artzainen dantza, Bastida, 1974.

Dokumentuaren akzioak