Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Txanpa 1987 aurreskua

Dokumentuaren akzioak

Txanpa 1987 aurreskua

2019/10/21 10:57

Ondarroako Txanpa dantza taldea RTVE telebistan aurreskua dantzatzen ikus dezakegu bideo honetan. RTVE telebistak 1987an emititutako irudiak dira, Gente joven programakoak. 1975 eta 1987 emititu zen programa eta artista gazteek beraien abileziak erakusten zituzten epaile eta ikusleen aurrean. Mercedes Rodriguez aurkezleak dioen moduan, tokiko dantzen lehiaketa antolatu zutela dirudi eta finaleko irudiak dira honakoak. Txanpa taldeko dantzari eta musikariak ageri zaizkigu eta dantzariek aurreskuaren zati batzuk dantzatu dituzte. Luis Etxaburu Latxanbre ari da aurreskulari lanetan. Aurrena desafioa egiten dute aurreskuak eta atzeskuak. Lehenengo zubiaren ondoren, aurreskuak abarketak dantzatzen du sokatik askatu gabe eta segituan bigarren zubia egiten dute. Jarraian agurra dantzatzen dio aurreskuak oholtzan dagoen dantza taldeko neska bati. Agurra bukatuta eta boastitzea dantzan erabiltzen den zortzikoaren doinuan dantzan jarraitzen du aurreskuak sokatik askatu gabe eta sokara gainerako dantzarien tarteetara dantza taldeko neskak sartzen dira. Denek batera fandangoa eta arin-arina dantzatzen dituzte eta biribilketan jaisten dira oholtzatik. Irudiak: RTVE, Gente joven, Aurreskua, Ondarroa, 1987. 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.