Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

redondela etiketa duten bideoak

Redondela: Festa da Coca 2011 Danza das espadas

Redondelako ezpata-dantza ikusgarria 4 lerrok osatzen dute eta hainbat figura ikus daitezke dantza osoan zehar, hauen artean sigi-sagak, zubiak edo aspa formako mudantzak. Pontevedrako probintziako Redondela herrian ezpata-dantza egiten dute, Bestaberri edo Korpus festaren inguruan. A Gabacha Ama Birjinaren prozesioa laguntzen dute ezpata dantzariek herriko musika bandarekin batera. Meza nagusiaren ostean lorez estalitako kaleetan zehar prozesioan jarraitzen dute, plazara iritsi eta ezpata-dantzak protagonismo osoa hartzen duen arte.  Ezpata-dantzen inguruan As Penlas deitutako neskatoek emakumeen sorbalden gainean Santutasunari erreberentziak egiten dizkiote zuriz jantzita. Redondela, Festa da Coca, Danza das espadas, Jose Angel Rodriguez Gonzalez, 2011.

Dokumentuaren akzioak