Dokumentuaren akzioak
plazako-dantzak etiketa duten bideoak
Lekaroz: mutil-dantzak 80ko hamarkadan
Lekarozen mutil-dantzak dantzatzen ari da dantzari taldea Maurizio Elizalderen eta Felix Iriarteren doinuan. Dantzariak, egun falta den plaxa etxearen aurrean ari dira dantzan. Mariano Izeta dugu aitzin dantzaria. Mutil-dantzetan ohikoa den moduan, Aunitz urtez-ekin sartzen dira plazara, txapelarekin ingurukoak eta elkar agurtzen. Ondoren, hiru puntukoaren zati bat eta bilantzikoaren zati bat dantzatzen dutela ikus dezakegu irudietan. Grabazioa 1985ekoa da. Irudiak: Juan Mari Beltranen 'Euskal Herriko soinu tresnak' dokumentala. Lekaroz, Baztango mutil-dantzak, hiru puntukoa, bilantzikoa, 1985.
Dokumentuaren akzioak