Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

pastorala etiketa duten bideoak

Urdiñarbe: Sibastarrak pastorala 2023

Sibastarrak pastoraleko arizaleengana hurbildu gara aurtengo pastoraleko azken emanaldian. Parte-hartzaile guztiak urdiñarbetarrak izatea nahi zuten eta lortu dute. Aitzina Be elkarteak antolatu du 2023ko pastorala eta Lüxi Agergarai (1986) da elkarteko lehendakariordea. 1999an eman zuen pastorala azkenekoz Urdiñarbek eta orduan hartu zuen parte lehen aldiz. Ordutik pastoral bat baino gehiagotan igo da oholtzara. Iban Etxegoinberriren (1994) lehen pastorala da aurtengoa eta dantzariak prestatzen eta oholtzan dantzan aritu da. Lüxi Loustau (2004) eta Ximun Loustau (2001) anai-arrebek ere lehena dute. Patrick aitak pastoral bat baino gehiago emanak ditu eta seme-alabei beti esan izan die bizitzan behin bada ere parte hartu beharreko zerbait dela. Aurten, rol nagusia betetzen du berak; Jean de Jauregiberrirena, hain justu. Sibastarrak pastoralak Maddalen eta Jean Jauregiberri anai-arreben bizitza kontatzen du. Maritxu Negeluak idatzi du obra eta Battitta Berrogain aritu da errejenta lanetan. Irudiak: Amaiur Aristi. Sibastarrak pastorala, Urdiñarbe, 2023-08-06.




Dokumentuaren akzioak