Dokumentuaren akzioak
pagolako-maskaradak etiketa duten bideoak
Pagola: Maskaradak 2024 Godalet-dantza
Maskaradetan ikusmira handia sortzen duen dantza da honakoa, eta Zuberoatik kanpo ezagunena dena ere esaten atrebituko gara; godalet-dantzaz ari gara. Irudietan duzuena Pagolako aitzindariek lehen maskaradetan plazaraturikoa. Dantzariek beren dantza gaitasun eta abileziak erakusten dituzte basotik ahalik eta hurbilen, baina edalontzia bota gabe dantzatzeko ahaleginean. Godaletera dantzari gutxi batzuk bakarrik igotzen dira; zuberotarrek godaletaren inguruan eginiko puntuei gehiago erreparatzen diete basora igotzeari baino, zailtasuna urratsetan baitago.
Jean-Michel Guilcher-ek dioenez, hasiera batean lau aitzindarik dantzatzen zuten: txerreroak, gatuzainak, kantiniersak eta zamaltzainak. Egun entseinariak ere dantzatzen du, baina banderadun dantzaria bi mundu gerren arteko garaian hasi omen zen dantzan parte hartzen (1914-1918 eta 1939-1945). Aurten zazpi aitzindari aritu dira; entseinari Xabi Etxart, zamaltzain Xan Intxastoitxipi, txerrero Idoia Lekarotz eta Lore Teilagorri, gatuzain Klea Etxart eta Mattin Laskarai eta Kantiniersa Maika Bartaburu.
Irudiak: Amaiur Aristi. Pagolako maskaradak, Godalet-dantza, Pagola, 2024-01-21.
Dokumentuaren akzioak