Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

oinak-arin etiketa duten bideoak

Beskoitze: Inauteriak 2019 Kaskarotak

Urtarrila amaieran hasi ziren Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldeko dantzariak eta musikariak inauterietako etxez-etxeko eske-erronda egiten. Asteburuan haiekin izan gara kuestazioan eta inauteriak ospatzeko duten moduaren inguruko xehetasunak eman dizkigute. Azken irteera datorren otsailaren 24an izango dute hartzaren iratzartzea ospatuko baitute goizeko 11:00etan Beskoitzeko plazan. Bertan, dantza luzea, bizar-dantza, Beteluren fandangoa eta Lapurdiko beste hainbat dantza eskainiko dituzte. 

Larunbatean puska biltzean aritu ziren Elena Eiherabide soinujotzailea, Violette Larroke panderojolea, Pierre Maisonnave txistularia, Eztizen Ithurbisque eta Sarah Merel-Latour ponpierrak eta kaskarot dantzariak Jeanne Etxeleku, Marion Lapiz, Xabi Dupuy, Emma Blanchet, Marine Sallaberri, Remi Maisonnave, Thomas Michelence, Baptiste Balnchet eta Kattin Dassance.

Irudiak: Eire Vila. Beskoitze, inauteriak, kaskarotak, 2019-02-16.

Dokumentuaren akzioak