Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

neskak etiketa duten bideoak

Igdır: erreginak soka-dantzan

Dantzak, soiltasuna galdu gabe, emozioak eragiteko duen indarrarren erakusle ederra da honako bideo hau. Neskatila talde bat, jantzi arruntekin, etxaldeko lur lokaztua eszenatoki dutela, klarinete turkiar eta danbor baten doinu hutsarekin, eta dantza bere horretan, artifizio eta akrobazia bihurrietan galdu gabe, baina hipnotizatzeko duen gaitasuna agerian utziz.

Turkian, Anatolian ekialdian dago Idgir. Urtzi Urrutikoetxeak iruzkinetan jakinrazi digunez Kurduak dira. Ingurune menditsua da eta bertan dago besteak beste Ararat mendi biblikoa. Hango herriska bateko neskak dira dantzan ageri direnak. 2008. urtean egindako grabazioa da, baina Turkiako irrati esatari batek facebook-era igo 2014ko azaroaren 21ean eta bi astetan bi milioi ikusle izan ditu dagoeneko bideoak. Guk Mikel Lasarteri esker ikusi dugu. "HaLayın KraLiçeLeri" jarri diote izena bideoari sareratu dutenean, eta oker itzuli ez badugu oraindik erregin direla esan nahi du horrek. Bai horixe, erreginak soka-dantzan.

Dokumentuaren akzioak