Dokumentuaren akzioak
nazio-folklorea etiketa duten bideoak
Gerra Hotza
XX. mendean herrialde komunistek beren kultur ondarea jasotzeko eta nazio-folklorea berreraikitzeko sortutako eskolak ageri dira 2018an arrakasta handia erdietsi duen Zimna Wonja (Gerra Hotza) poloniar filmean. Narrazioa oinarritzen den bi protagonisten maitasun istorioaren haritik, pelikulan zehar agertzen dira: Polonian herriz herri egindako tokiko musika eta dantza-bilketa, ondare hori aretoetan erakusteko akademizazio eta koreografiatze lanak, erabilkeria politikoa, bestelako kulturekin eta ideologiekin (jazz musikarekin, bereziki) izandako talka eta topaketa… II. Mundu Gerra amaituta, Gerra Hotzarekin sortutako tentsioek kulturan eta pertsonen arteko harremanetan izandako eraginak bete-betean ikus litezke zinema munduko aditu askok maisulantzat jo duten lanean. Besteak beste, Canneseko zinema-jaialdian zuzendari onenaren saria irabazi zuen Pawel Pawlikowski zuzendariak. Zimna Wonja, Pawel Pawlikowski, 2018.
Dokumentuaren akzioak