Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Gerra Hotza

Dokumentuaren akzioak

Gerra Hotza

2018/11/12 09:22
XX. mendean herrialde komunistek beren kultur ondarea jasotzeko eta nazio-folklorea berreraikitzeko sortutako eskolak ageri dira 2018an arrakasta handia erdietsi duen Zimna Wonja (Gerra Hotza) poloniar filmean. Narrazioa oinarritzen den bi protagonisten maitasun istorioaren haritik, pelikulan zehar agertzen dira: Polonian herriz herri egindako tokiko musika eta dantza-bilketa, ondare hori aretoetan erakusteko akademizazio eta koreografiatze lanak, erabilkeria politikoa, bestelako kulturekin eta ideologiekin (jazz musikarekin, bereziki) izandako talka eta topaketa… II. Mundu Gerra amaituta, Gerra Hotzarekin sortutako tentsioek kulturan eta  pertsonen arteko harremanetan izandako eraginak bete-betean ikus litezke zinema munduko aditu askok maisulantzat jo duten lanean. Besteak beste, Canneseko zinema-jaialdian zuzendari onenaren saria irabazi zuen Pawel Pawlikowski zuzendariak. Zimna Wonja, Pawel Pawlikowski, 2018.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.