Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

modorro etiketa duten bideoak

Otsagabia 2023 Modorro

Modorroa Otsagabiko makila-dantza bat da; Burrunbu dantza, Burunba dantza eta Moyorro izenez ere deitu izan da. Beste hiru makila dantzetan bezala, dantzariek bi makila erabiltzen dituzte eskuan eta norbere makilekin, albokoenekin edo lurrarekin ematen dituzte kolpeak. Hala ere, dantza honetan nabarmendu beharrekoak lurreko kolpeak dira, dantzariek etengabe kolpatzen dute lurra norbere ardatzaren baitan jiratuz. Nafarroako Dantzen Atlasean azaltzen denez 1974. Francisco Arrarasek gaur egun mantentzen den aldaketa sortu zuen: lurraren kontra kolpatzen denean ez da zentzu bakar batean jiratzen, bietan baizik (erlojuaren orratzen zentzuan eta kontrakoan). Ordura arte beti zentzu berean jiratzen omen zen. Arrarasen arabera bere “bertsio melodikoa 1920koa da Jesús Lumbreras eta Fermín Venancio Salanueva Huarte gaiteroek jotzen zuten gisan”.

Irailaren 7an eta 8an dantzatzen dira Muskildako Amaren dantzak Otsagabian. Irailaren 8a da festetako egun handia eta egun horretan zuriz eta koloretako apaingarriekin kaleratzen dira dantzariak eta egun osoko lana izaten dute. Bezperan, berriz, arratsaldez egiten dute saioa; Zaraitzuko jantzi tradizionala jantzita. Otsagabiko dantzen zikloa osatzen duten karrika-dantza edo paseoa, lau makila-dantzak, zapi-dantza edo pañolo-dantza eta Jota irudietan:

 

Irudiak: Ander Carmona. Katxutxa, Muskildako Amaren dantzak, Otsagabia, 2023-09-08.

Dokumentuaren akzioak