Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

loinatz etiketa duten bideoak

Beasain: Loinatz 2022 Ezpata-dantza

'Azken dantza maisua' dokumentalaren estreinaldi bezperetan, filmeko protagonistaren eskutik Loinatzeko San Martinen omenezko ezpata-dantza barrutik ezagutzeko aukera izan dugu. Joseba Sarriegik 7-8 urterekin dantzatu zuen lehen aldiz San Martin ezpata-dantza, aitak erakutsita; eta orain bera aritzen da gaztetxoei irakasten. Beasaingo Loinaz jaietako astelehenean dantzatzen dute ezpata-dantza 8-12 urte inguruko ezpata-dantzari gazteek. Udal ordezkariei eta santuei laguntzen diete segizio osoan zehar eta parrokiako arkupeetan bi aldiz eta San Martin baselizan beste bitan dantzatzen dira. Sarriegik ezpata-dantzaren hiru zatiak azaldu dizkigu. Festetako bigarren asteburuan estreinatuko da 'Azken dantza maisua' dokumentala Beasainen. Irudiak: Amaiur Aristi. Loinazko San Martin ezpata-dantza, Beasain, 2022-05-30.

Dokumentuaren akzioak