Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

lange-wapper etiketa duten bideoak

Anberes: Lange Wapper 2019 emakumeen ezpata-dantza

Antwerpeneko Lange Wapper taldeko emakumeen ezpata-dantza dugu irudietan. Anberes hiriko ezpata-dantzaren 50. urteurrena ospatu dute martxoko azken asteburuan. Duela 50 urte sortu zen Antwerpen-eko ezpata-dantza, orduan gizonezkoak bakarrik hasi ziren dantzatzen. Gerora, beste hiru ezpata dantza atera dituzte: emakumezkoena, adinekoena eta gaztetxoena. Irudietan ageri zaiguna emakumezkoek dantzatzen dutena da. Ezpata-dantzaren festa garizuma erdian ospatu ohi dute. Aurtengoa data esanguratsua izan denez, Europako beste zenbait ezpata dantzekin batera atera dituzte Antwerpen-eko lau ezpata-dantzak. Irudiak: Eire Vila. Lange Wapper, emakumeen ezpata-dantza, Anberes, 2019-03-31.

 

Dokumentuaren akzioak