Anberes: Zwaarddans 2014Anberes edo Antwerpen, flandeseko hirian, Lange Wapper taldeak dantzatzen du ezpata-dantza urtero. Renaat Van Craenenbroeck ezpata-dantzetan adituak berregin zuen Anberesko ezpata-dantza 1970eko hamarkadan. Antwerpen-en bertan jaio zen Renaat Van Craenenbroeck eta 1958an sortu zuen Lange Wapper dantza taldea. Ezpata-dantza Anberesen Mid-lent deritzen festan dantzatzen dute, alegia, garizuma erdian. Goizeko lehen orduan hasten dira Anberesko udaletxe aurrean dantzan eta egun osoz luzatzen dira ezpata-dantza emanaldiak hiriko kale eta plazetan. Jeroen de Bie, Lange Wapper taldeko kideak sareratu du aurten, martxoaren 30ean, eskainitako ezpata-dantzaren zati bat. Anberes-ko ezpata-dantza, Antwerpen zwaarddans, 2014-03-30.https://dantzan.eus/bideoak/anberes-zwaarddans-2014https://dantzan.eus/bideoak/anberes-zwaarddans-2014/@@images/image-1200-f3d1a461fafb59ba0ca5d24e275ace30.jpeg
Anberes: Zwaarddans 2014
Anberes edo Antwerpen, flandeseko hirian, Lange Wapper taldeak dantzatzen du ezpata-dantza urtero. Renaat Van Craenenbroeck ezpata-dantzetan adituak berregin zuen Anberesko ezpata-dantza 1970eko hamarkadan. Antwerpen-en bertan jaio zen Renaat Van Craenenbroeck eta 1958an sortu zuen Lange Wapper dantza taldea. Ezpata-dantza Anberesen Mid-lent deritzen festan dantzatzen dute, alegia, garizuma erdian. Goizeko lehen orduan hasten dira Anberesko udaletxe aurrean dantzan eta egun osoz luzatzen dira ezpata-dantza emanaldiak hiriko kale eta plazetan. Jeroen de Bie, Lange Wapper taldeko kideak sareratu du aurten, martxoaren 30ean, eskainitako ezpata-dantzaren zati bat. Anberes-ko ezpata-dantza, Antwerpen zwaarddans, 2014-03-30.