Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

lads-a-bunchun etiketa duten bideoak

Frantisek Pospisil: The Earsdon Sword Dance eta Lads a Bunchun

Londresko English Folk Dance Society-rekin harreman eta lankidetza izan zuen Frantisek Pospisil-ek, eta haien laguntzarekin zenbait grabazio egin zituen 1920ko hamarkadan. Ingalaterrako ezpata-dantzei dagokienez EFDS-ko kideek dantzatu zituzten zenbait dantza Pospisilek kamerarekin graba zitzan. Honako honetan bi dantza ikus daitezke. Batetik, Northumberland eskualdeko The Earsdon Sword Dance edo Earsdon-eko ezpata-dantza. Bi aldeetan heldulekuak dituzten ezpata labur eta malguak darabiltzaten ezpata-dantza honetan, rapper izenarekin ezagutzen direnak, eta bost dantzarik osatutako taldeak egiten ditu, figurak, oin-jokoak eta akrobaziak tartekatuz. Ondoren, morris dantza bat, makila-dantza bat dantzatzen dute EFDSko dantzariek, Gloucestershire eskualdeko Adderbury herriko Lads a Bunchun dantza. Frantisek Pospisil: The Earsdon Sword Dance eta Lads a Bunchun. 

Dokumentuaren akzioak