Frantisek Pospisil: The Earsdon Sword Dance eta Lads a Bunchun
Londresko English Folk Dance Society-rekin harreman eta lankidetza izan zuen Frantisek Pospisil-ek, eta haien laguntzarekin zenbait grabazio egin zituen 1920ko hamarkadan. Ingalaterrako ezpata-dantzei dagokienez EFDS-ko kideek dantzatu zituzten zenbait dantza Pospisilek kamerarekin graba zitzan. Honako honetan bi dantza ikus daitezke. Batetik, Northumberland eskualdeko The Earsdon Sword Dance edo Earsdon-eko ezpata-dantza. Bi aldeetan heldulekuak dituzten ezpata labur eta malguak darabiltzaten ezpata-dantza honetan, rapper izenarekin ezagutzen direnak, eta bost dantzarik osatutako taldeak egiten ditu, figurak, oin-jokoak eta akrobaziak tartekatuz. Ondoren, morris dantza bat, makila-dantza bat dantzatzen dute EFDSko dantzariek, Gloucestershire eskualdeko Adderbury herriko Lads a Bunchun dantza. Frantisek Pospisil: The Earsdon Sword Dance eta Lads a Bunchun.
https://dantzan.eus/bideoak/frantisek-pospisil-the-earsdon-sword-dance-eta-lads-a-bunchum
https://dantzan.eus/bideoak/frantisek-pospisil-the-earsdon-sword-dance-eta-lads-a-bunchum/@@images/image-1200-19e2048ac6e2ff3c4d43ffcf4aca602b.jpeg
Frantisek Pospisil: The Earsdon Sword Dance eta Lads a Bunchun
Londresko English Folk Dance Society-rekin harreman eta lankidetza izan zuen Frantisek Pospisil-ek, eta haien laguntzarekin zenbait grabazio egin zituen 1920ko hamarkadan. Ingalaterrako ezpata-dantzei dagokienez EFDS-ko kideek dantzatu zituzten zenbait dantza Pospisilek kamerarekin graba zitzan. Honako honetan bi dantza ikus daitezke. Batetik, Northumberland eskualdeko The Earsdon Sword Dance edo Earsdon-eko ezpata-dantza. Bi aldeetan heldulekuak dituzten ezpata labur eta malguak darabiltzaten ezpata-dantza honetan, rapper izenarekin ezagutzen direnak, eta bost dantzarik osatutako taldeak egiten ditu, figurak, oin-jokoak eta akrobaziak tartekatuz. Ondoren, morris dantza bat, makila-dantza bat dantzatzen dute EFDSko dantzariek, Gloucestershire eskualdeko Adderbury herriko Lads a Bunchun dantza. Frantisek Pospisil: The Earsdon Sword Dance eta Lads a Bunchun.
Itsatsi bideo hau zure webgunean