Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

kirola etiketa duten bideoak

Hockeya eta dantza

Izotz-hockeyaren historian inoiz izan den talderik onenak ballet klasikoa erabili zuen prestaketa fisikorako. Sobietar Batasuneko 70eko eta 80ko hamarkadetako izotz-hockey taldearen palmaresak ez du parekorik lortu orain arte. Talde hura eraiki zuen Anatoly Tarasov entrenatzaileak kirolaren ikuspegi zabala zuen, eta horregatik jokalarien prestaketan xakea eta dantza sartu zituen. Xakea Anatoly Karpov maisuarekin ikasi zuten, estrategia eta kontzentrazioa lantzeko helburuarekin. Dantzara, berriz, mundu ballet ospetsuenetako batera eraman zituen jokalariak, Bolshoira hain zuzen. Dantzarien prestaketa fisikoa eta malgutasuna landu zituzten han. Talde haren ezaugarrietako bat sormena eta inprobisazioa ziren, eta gaitasun horiek dantzako koreografiak ikasten garatu zituzten, Tarasovek uste baitzuen hockeya artea ere izan zitekeela. Red Army, Gabe Polsky, 2013.

 

Dokumentuaren akzioak