Errugbilariak ballet klasean

2017/03/22

Balleta lagungarri gertatzen zaie errugbi jokalari gazte hauei beren formakuntzarako. JHS eta Wigan Warrios taldeetakoak dira, futbol amerikarra egiten dute lehenek, errugbia bigarrenek. Barrako luzaketak, areto barruko diagonalak, edota jauziz betetako aldairak beraien gorputz prestaketarako osagarri zaizkie. Horrez gain, generoari lotutako dantzaren eta kirolaren gaineko aurreiritziak gainetik astintzeko balio izan die ballet-entrenamenduak.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu