Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

katxutxa etiketa duten bideoak

Otsagabia 2023 Katxutxa

Katxutxa izena ematen zaio Otsagabiko lau makila-dantzetako bati. Enperadorean bezala, “zirika” deitzen dioten urrats berezia egiten dute, besoen mugimenduak dira nabarmentzekoak. Dantzan zehar, makilak kolpatzen dituzte, norberarenak, alboko eta pareko dantzarien makilekin zein lurrarekin.

Nafarroako Dantzen Atlasean jasota dagoenez, Dantza, Pañolo dantza eta Enperadorearekin batera Saralegiren partituran agertzen diren dantzetako bat da. Melodia hauek Manuel Saralegi musikariak bere aitari Guillermo Saralegiri jasoak dira. Hark, XIX. mendeko zortzigarren hamarkadan Otsagabiako dantzarientzat jotzen zuen eta Francisco Arrarasen arabera bere bertsio musikala 1885ekoa da.

Irailaren 7an eta 8an dantzatzen dira Muskildako Amaren dantzak Otsagabian. Irailaren 8a da festetako egun handia eta egun horretan zuriz eta koloretako apaingarriekin kaleratzen dira dantzariak eta egun osoko lana izaten dute. Bezperan, berriz, arratsaldez egiten dute saioa; Zaraitzuko jantzi tradizionala jantzita. Otsagabiko dantzen zikloa osatzen duten karrika-dantza edo paseoa, lau makila-dantzak, zapi-dantza edo pañolo-dantza eta Jota irudietan:

 

Irudiak: Ander Carmona. Katxutxa, Muskildako Amaren dantzak, Otsagabia, 2023-09-08.

Dokumentuaren akzioak