Dokumentuaren akzioak
jota etiketa duten bideoak
Baztango dantzak 1990 Arizkungo gaita
Ingurutxoen familian sailka daiteke Arizkungo gaita izeneko dantza, borobilean, ordulariaren aurkako norabidean biratuz eta bikotetan antolatuta dantzatzen baita, ingurutxo gehienetan bezala. Badirudi, maiz gaitaren soinura dantzatzeko ohitura izan denez, dantzari izena musika tresnak eman diola, baina gaitaz gain txistu, danbolina eta atabalarekin, edo klarinetearekin ere jo izan da. Balts erritmoan dantzatzen da eta bikoteak borobilean dantzatzen doaz aurrera eta atzerako bira erdiak eginez, eta esaldi bukaerak bira terdirekin loratuz. Ondoren fandango eta arina dantzatzen dira eta bukatzeko kalejira.
Ortzadar Folklore Elkarteko Joseba Ozkoidik Auñamendi entziklopediarako Arizkungo Gaitari buruz idatzitako sarreran, Felix Iriarteren testigantzan oinarrituta adierazten duenez, garai batean galdu egin zen Arizkunen gaita dantzatzeko ohitura eta ondoren berreskuratu egin zen.
Honako grabaketa hau Mikel Aranburu Urtasun-en zuzendaritzapean 1989-90 inguruan Nafarroako TVErako egindako Dantzak programarako egin zen. Arizkungo gaita, Baztango dantzak, Dantzak, TVE Navarra, 1989-90.
Dokumentuaren akzioak