Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

jostaketa-dantzak etiketa duten bideoak

Andoain 2025 Axeri-dantza: Jokoak

Dantza eta jokoak uztartzen dituen axeri-dantza plazaratzen da San Joan egunean Andoainen. Axeri-dantzariek joko edo irri-dantzez osaturiko zikloa dantzatzen dute aurrena, eta jarraian, aurreskua edo soka-dantza ateratzen dute. Bideo honetan aurtengo axeri-dantza zatiz zati bildu dugu. Hasieran eta joko batetik besterako aldaketa gehienetan paseoa egiten dute; eta saioaren erdi inguruan, berriz, etena egiten dute arnasa berreskuratu eta tragoa hartzeko. Hauek dira axeriek dantzaturiko jokoak:

  • Paseoa
  • Aitarena
  • Paseoa
  • Zortzikoa, leku aldatzekoa
  • Paseoa
  • Orratzarena
  • Paseoa
  • Ilentiarena

Atsedena

  • Paseoa
  • Korrika
  • Perra jartzea
  • Borroka edo Dorrea
  • Kalejira

 

Irudiak: Oier Araolaza. Axeri-dantza, San Joan, jokoak, Andoain, 2025-06-24.

Dokumentuaren akzioak